Ekonomia -

Elkarretaratzeak

Lehen Arretako langileek osasun gastuan izandako murrizketak salatu dituzte

Lehen Arreta Arnasberritzen foro profesionalak 15 minutuko elkarretaratzeak egin ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun etxeetan.

Lehen Arretako osasun languileak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Osasun langileak
Lehen Arretako osasun languileak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen Arretako langileek 15 minutuko elkarretaratzeak egin dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Lehen Arreta Arnasberritzen foro profesionalak deituta. Ostiral honetan agiri batean jakitera eman dutenez, besteak beste, osasun gastuan izandako murrizketak salatu dituzte.

Bestalde, Lehen Arretako profesionalek (mediku, erizain eta administrazio langileak) "egunero gure lana egiteko ditugun muga handiak" agerian jarri dituzte.

Hori horrela, osasunean jarduteko denbora falta salatu dute, eta "gehiegizko" burokrazia kritikatu dute. Gainera, langileen ordezkapenetan dituzten arazoak salatu dituzte. Ildo horretan, kontratu berrien "ezegonkortasuna eta prekarietatea" salatu dute.

Gaurkoa, plataformak deitzen duen bigarren elkarretaratzea da, joan den abendua Kataluniako eta Galiziako medikuei beren elkartasuna helarazteko lehen elkarretaratzea deitu baitzuten. Handik hona, elkarretaratzeak ostiralero egitea proposatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuen albisteak Erizaintza gaur Anbulatorioak