Ekonomia -

TERMOMETRO EKONOMIKOA

EAEko ekonomia hazkunde egonkorra izatetik hazkunde leuna izatera pasa zen abenduan

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak azaldu duenez, 'tonu galera' hori bereziki nabarmena izan da industria alorrean.

Euskal industria. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal industria
Euskal industria. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomiaren hazkundea beherako bidean da iragan abenduaz geroztik. Eusko Jaurlaritzaren Termometro Ekonomikoaren arabera, ia 2018 osoan ekonomiaren hazkundea "egonkorra" izan bada ere, abendutik hazkundea "leuna" izaten ari da.

Aipaturiko Termometro Ekonomikoak ekonomiaren egoera erakusten duen adierazle bat da: txikitzea (50 puntutik behera), hazkunde leuna (100 puntura arte) eta hazkunde egonkorra (100 puntutik gora). Puntuen kalkulua egiterakoan, EAEko barne produktu gordinarekin korrelazio gehien duten 15 aldagai hartzen dira kontuan.

EAEko ekonomiak 98,5 puntuko kalifikazioa lortu zuen abenduan, 100eko langaren azpitik.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak azaldu duenez, "tonu galera" hori bereziki nabarmena izan da industria alorrean. Abenduan, industria-ekoizpenak % 0,6 egin zuen behera. Aldi berean, ondasunen esportazioak ere jaitsi egin ziren.

Jaurlaritzaren esanetan, "emaitza txar" horien atzean EAEko enpresa handi batzuen aldi bateko egoera hartu behar da aintzat. Mercedeseko Gasteizko lantegiak hainbat egunez bere ekoizpena gelditu izana jarri du adibide gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa