Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Jaurlaritzak isuna ezarri die Ferroviali eta Michelini, langile baten heriotzagatik

Zehazki, 170.000na euroko isuna jarri die, segurtasun neurrietan arau-hauste 'oso larria' egiteagatik. Lan istripua 2016ko urriaren 27an gertatu zen Michelinen Gasteizko lantegian.

Michelinen Gasteizko lantegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Michelinen Gasteizko lantegia
Michelinen Gasteizko lantegia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak 170.000na euroko isuna ezarri die Ferrovial eta Michelin enpresei, langile baten heriotzagatik. Lan istripua 2016ko urriaren 27an gertatu zen, Gasteizko Michelingo lantegian. EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, segurtasun neurrien alorrean arau-hauste "oso larria" egiteagatik zigortu dituzte.

2016ko urriaren 27an Gasteizko Michelin lantegian gertatutako lan istripuan, Ferrovial enpresako 30 urteko behargin bat hil zen, pisu handiko pieza bat gainera erorita. Sindikatuek salatu zutenez, hildako langileak "ez zuen lan hori egiteko beharrezko formazioa jaso".

Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak ezarritako isuna urtarrilaren 18ko EAEko Aldizkari Ofizialean kaleratu dute.

Bertan dioenez, enpresek ez zituzten laneko arriskuen prebentzio-planean jasota dauden neurriak aplikatu, eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jarri zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Albisteak multinazionalak Lana Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Enpresak