Ekonomia -

Energia

Iberdrolak lau parke eoliko eraikiko ditu Cadreitan eta Valtierran

Guztira, 32 aerosorgailuk urte osoan 45.000 etxebizitza hornitzeko energia nahikoa sortuko dute. Horrela, urtero 84.000 tona CO2 atmosferara isurtzea saihestuko dute.

Aerosorgailu bat. Artxiboko argazkia: Siemens Gamesa
Aerosorgailu bat. Artxiboko argazkia: Siemens Gamesa
Aerosorgailu bat. Artxiboko argazkia: Siemens Gamesa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolak 111 megawatteko gaitasuna izango duen energia eoliko gunea eraikiko du Nafarroan, Espainiako Estatuko handienetako bat, konpainiak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Proiektuak urte osoan 45.000 etxebizitza hornitzeko energia nahikoa sortuko du. Horrela, urtero 84.000 tona CO2 atmosferara isurtzea saihestuko dute lau parke eolikoek.

Datozen hilabeteetan gunea eraikitzen hastea espero da, baina ez dute datorren urtera arte martxan jarriko.

Egitasmoaren lau parke eolikoak Cadreitan eta Valtierran (Nafarroa) kokatuko dira. Guztira, 3,4 megawatteko 32 airesorgailu izango dituzte. Siemens Gamesa enpresak egingo ditu.

Iberdrolak goraipatu duenez, Espainian aurrera eraman beharreko proiektu eoliko nagusia da. Ekoitzitako energia enpresei salduko diete, epe luzerako aldebiko kontratuen bidez.

Cavar gunearekin, energia berriztagarrien aldeko apustua sendotu du Iberdrolak Espainian; izan ere, 700 megawatteko proiektu eoliko eta fotovoltaikoak abiatuko ditu aurten.

5.700 megawatteko potentzia eolikoa du enpresak dagoeneko, eta beste 2.000 megawatt beste energia berriztagarrietan, fotovoltaikoan edo hidroelektrikoan esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Energia berriztagarriei buruzko albisteak Energia iturriak