Ekonomia -
Manifestazioa
Pentsiodunek berriro Bilboko kaleak hartu dituzte beren borrokaren lehen urteurrenean
1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta pentsioen igoera KPIra lotzea eskatu dute, protestak hasi eta urtebetera.
Agentziak | Erredakzioa
Milaka pertsonak 'pentsio publiko duinak' eskatu dituzte Bilbon, pentsiodunen mugimenduak bere aldarrikapenen aldeko protestak hasi eta urtebetera.
Bizkaiko pentsiodunen eta jubilatuen mugimenduak deitu du martxa. "Pentsio publiko duinak", urte bateko borroka eta "pentsiodunak aurrera" lemadun pankarten atzetik abiatu dira milaka pertsona, 17:00ak inguruan, Bilboko Kale Nagusiko Confebaskeko patronalaren egoitzaren parean, "gobernuan dagoena dagoela, pentsioak defendatzen dira" oihukatuz.
Parte hartzaileek eguraldi hotz eta zakarrari egin diote aurre, eta beste eskakizun batzuekin batera, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta pentsioen igoera KPIra lotzea eskatu dute.