Ekonomia -

ZERGA IRUZURRA

Bertan behera geratu da Xabi Alonsoren aurkako epaiketa

Epaitegiak zerga iruzurra epaitzeko eskumena duen argitu behar du. Cristiano Ronaldori 23 hilabeteko espetxe zigorra eta 18,8 milioiko isuna ezarri diote, Ogasunari 5,7 milioiko iruzurra egiteagatik.

Xabi Alonso, epaitegi barruan. Argazkia: EFE
Xabi Alonso, epaitegi barruan
Xabi Alonso eta Cristiano Ronaldo epaitegian dira, zerga iruzurra egotzita

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Lurralde Auzitegian bertan behera geratu da Xabi Alonso futbolari ohiaren aurkako epaiketa, auzitegi horrek zerga iruzurra epaitzeko eskumena ba ote duen argitu arte. Gaur hastekoa zen epaiketa Madrilen, 2010 eta 2012 urteen artean Ogasunari bi milioi euroko iruzurra egin ziolakoan. Toki berean, Cristiano Ronaldo futbolari portugaldarra epaitu dute.

Ahozko saioaren hasieran, Madrilgo Lurralde Auzitegiaren eskumenaren inguruan beren iritzia galdetu die epaimahaiko presidenteak aldeei.

Fiskalaren eta Estatuko abokatuaren iritziz, Madrilgo Lurralde Auzitegiak badu horretarako eskumena. Defentsa abokatuek, ostera, ez dute gaiari buruzko iritzirik eman. Hala eta guztiz ere, epaiketa ahalik eta azkarren egiteko nahia agertu dute.

Fiskaltzak bost urteko kartzela-zigorra eskatu du Xabi Alonsorentzat, Ivan Zaldua zerga-aholkulariarentzat eta Ignasi Maestre, Kardazli Comercio Serviços de Consultoria e Investimentos LDA sozietateko administratzailearentzat, hiru zerga delitu egotzita.

Bosna urteko kartzela-zigorraz gain, fiskalak launa milioi euroko isuna ordaintzea eskatzen die eta 2.032.845 euro, ostera, hiruren artean, erantzukizun zibil moduan, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari.

Fiskaltzaren idatziaren arabera, Zalduak aholkatuta, Alonsok Madeiran egoitza zuen elkarte bat erabili zuen (Maestre administratzaile zuena), bere irudi eskubideak kudeatzeko.

Xabi Alonsok errugabea dela defendatu du hasieratik eta, beraz, ez du Fiskaltzarekin akordiorik lortu.

Azken urteetan hainbat futbol jokalari epaitu dituzte zerga iruzur delituengatik, baina tolosarra izango da bere errugabetasuna defendatzeko akusatuen aulkian eseriko den lehena. Hasieratik behin eta berriro berretsi du ez duela deliturik egin.

Cristiano Ronaldoren kasuan, fiskalarekin akordioa lortu zuen eta, epaiketara azaldu behar izan badu ere, zigorra jakina zen: 23 hilabeteko kartzela zigorra eta 18,8 milioi euroko isuna. Portugaldarrak hiru zerga delitu egitea onartu zuen 2011tik 2014ra bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola albisteak Iruzurrak albisteak Epaiketak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Madril Real Madril albisteak