Ekonomia -

Europako Batasuneko Justizia

HMEI indizeari buruzko ahozko epaiketa otsailaren 25ean egingo da Europako Auzitegian

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Areto Nagusiari esleitu dio Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizeari (HMEI) buruzko auzia eta, ondorioz, 15 magistratuk aztertuko dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegian otsailaren 25ean hasiko da HMEI edo hipoteka-maileguen erreferentzia indizeari buruzko ahozko epaiketa, Gipuzkoako IRPH Stop plataformak jakinarazi duenez.

EBko auzitegiak Areto Nagusiari esleitu dio auzia, hortaz, 15 magistratuk aztertuko dute.

Halaber, EBko Justizia Auzitegiko presidente den Koen Lenaerts belgikarra izango da Aretoko burua. Horrez gain, EBko Justizia Auzitegiko presidente ordeak, Rosario Silva de Lapuerta espainiarrak, parte hartuko du. Epaile txostengilea Sinia Rodin kroaziarra izango da, abokatu nagusia; Maciej Szpunar poloniarra.

Gipuzkoako IRPH Stop plataformak "modu positiboan" baloratu du ahozko epaiketa egitea eta, bereziki, auzia Areto Nagusiak aztertzea. Plataformaren esanetan, EBko Auzitegia gaiaren garrantziaren jakitun dela erakusten du.

Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiak Bartzelonako 28. Lehen Instantziako Epaitegiak planteatutako arazo prejudizialei erantzun beharko die. Espainiako Auzitegi Gorenak 2017ko abenduaren 14an emandako epaian, HMEI indizearen klausula hipoteka maileguan sartzea gardentasun kontroletik kanpo gelditzen zela ebatzi zuen, eta hori zalantzan jarri zuen Bartzelonako epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa Epaiketak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea