Ekonomia -

Otsailaren 12tik 14ra

30 herrialdetik iritsitako ontziolen 'World Maritime Week' topaketa hartuko du BECek

Otsailaren 12tik 14ra, nazioarteko itsas sektoreko ordezkariek ontzigintzari, arrantzari, portuko lanari eta arlo energetikoari buruz hitz egingo dute, besteak beste.

World Maritime Week, otsailaren 12tik 14ra BECen. Argazkia: Bilbao Exhibition Centre
World Maritime Week, otsailaren 12tik 14ra BECen
World Maritime Week, otsailaren 12tik 14ra BECen. Argazkia: Bilbao Exhibition Centre

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 30 herrialdetik heldutako enpresa armadoreen eta ontziolen elkargune izango da Bilbao Exhibition Center (BEC), otsailaren 12tik 14ra egingo duten 'World Maritime Week' topaketari esker.

Bi gune ezberdin izango ditu topaketa horrek: biltzarren gunea, batetik; eta erakustokia, bestetik. Han, nazioarteko itsas sektoreko ordezkariek ontzigintzari, arrantzari, portuko lanari eta arlo energetikoari buruz hitz egingo dute, besteak beste.

Hala, 'World Maritime Week'en Frantziako, Greziako, Arabiar Emirerri Batuko, Poloniako, Singapurreko, Indonesiako eta Malaysiako ordezkariek parte hartuko dute.

Sergio Alart topaketaren zuzendariak nabarmendu duenez, "sektoreen arteko elkarreragintzak aukera paregabea ekarriko die horretan lanean dihardutenei, profesionalen arteko harreman zuzena ahalbidetuko baitu hitzordu horrek".

Biltzarren gunean, itsas arloko adituen ikuspegi espezializatuak izango du tokia. Horretarako, aurretiko bilera izan dute profesionalek, landu beharreko programa zehazteko, batik bat.

Modu horretan, BECek aurreratu duenaren arabera, sektore horretako zortzi adituk haien gogoetak partekatuko dituzte. Horien artean, Philippe Loius-Dreyfus egongo da, Loius-Dreyfus konpainiaren presidentea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak