Ekonomia -

LAN GATAZKA

Itunpeko ikastetxeetako gurasoek 'kezka' agertu dute, irakasleen grebak direla eta

FECAPP federazioak 'arduraz jokatzeko' eskatu die sindikatuei. Euren seme-alabak 'ikasturtea galtzeko arriskuan' daudela ohartarazi dute gurasoek.

Itunpeko ikastetxe bat. Artxiboko irudia.
Itunpeko ikastetxe bat. Artxiboko irudia.
Itunpeko ikastetxe bat. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itunpeko kristau eskoletako gurasoek "kezka" agertu dute irakasleek deitutako lanuzteen aurrean. Euren seme-alaben "etorkizun akademikoa arriskuan jartzea justifikatzen duen arrazoirik ez" dagoela nabarmendu dute. Sindikatuekin hitz egitea behin eta berriz eskatu dutela esan dute, baina ez omen dute erantzunik jaso.

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan urtarrilaren 16tik 25era egingo duten greba erregistratu zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan.

Langileek aurretik beste bederatzi greba egun egin dituzte lan baldintzak hobetzeko; sei ikasturte honetan, eta beste hiru 2017koan.

FECAPP itunpeko kristau eskoletako guraso elkarteen federazioak oharra kaleratu du gaur, greba horiek euren-seme alabengan duten "eragina" gaitzesteko.

"Abenduaren 28rako bilera eskatu genien sindikatuetako ordezkariei, eta ez dugu erantzunik jaso. Urtarrilaren 3rako beste hitzordu bat eskatu genuen, eta agenda arazoak zituztela esan ziguten", esan du federazioak.

"Arduraz jokatzeko" eskatu diete gurasoek sindikatuei, eta euren seme-alabak "ikasturtea galtzeko arriskuan" daudela ohartarazi dute.

Abenduaren 15erako greba bertan behera geratzen ez bada, gatazkaren bi aldeei batzar ireki baterako deia egingo dietela aurreratu dute, "kaltetutako familiei" azalpenak aurrez aurre emateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO UGT Irakasleak azken ordukoa