Ekonomia -

Lan gatazka

Gipuzkoako garbiketa sektoreko langileek Emakunderen jarrera gaitzetsi dute

Garbialdi enpresako langileek "soldata arrakalarekin amaitzen laguntzeko" bilera eskatu zioten Emakunderi, baina horrek ez die oraindik erantzun.

Garbialdi konpainiako langileen protesta. Irudia: EiTB
Garbialdi konpainiako langileen protesta. Irudia: EiTB
Garbialdi konpainiako langileen protesta. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako ertzain-etxe eta egoitza judizialetako garbiketa sektoreko langileek Emakunderen jarrera gaitzetsi dute, ez baitie bilera egiteko eskariari erantzunik eman. Izan ere, "soldata arrakalarekin amaitzen laguntzeko" bilera eskatu zioten Garbialdiko langileek Emakunderi, baina Erakundeko zuzendaritzak ez die oraindik erantzun. Langileok hiru hilabete baino gehiago daramate mugagabeko greban.

Hori horrela, 20 bat langile bildu dira gaur (asteazkena) Gasteizen, Emakunderen egoitza zentralaren aurrean, Emakunderen "erantzun eza" gaitzesteko.

Ane Zelaia ELAko ordezkariak emandako datuen arabera, ertzain-etxe eta egoitza judizialetako Gipuzkoako garbitzaileen soldata bideetako garbitzaileena (gizonezkoak, % 90an) baino txikiagoa da; bideetako garbitzaileek egoitza judizialetako garbitzaileak baino % 7 gehiago jasotzen baitute. Ertzain-etxeetako garbitzaileen soldata, berriz, % 13 txikiagoa da.

Ehun garbitzaile inguru osatzen dute Gipuzkoako ertzain-etxe eta egoitza judizialetako garbiketa sektorea, eta % 90ean emakumeak dira.

Emakunderi bilera "aspalditik" eskatu ziotela azaldu dute langileak eta "emakumearen alde lan egiteko erakunde batek" erantzuna eman ez izana ez dutela ulertzen deitoratu dute.

Garbialdi enpresako langileek aurrera jarraitzen dute enpresaren zuzendaritzarekin negoziatzen, lan gatazkari konponbidea bilatzeko; ildo horretan, "soldata arrakala saihesteko" kontratazio baldintzetan klausula sozialak jasotzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. "Lan gatazkari irtenbidea emateko bide legal ugari daude", esan du Zelaiak.

Grebak Gipuzkoako sektoreari baino ez dio eragiten, baina soldata arrakala beste lurraldeetan ere ematen dela salatu du ELAko ordezkariak. Hori dela eta, aldarrikapena zabaltzen joango dela uste du Zelaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa ELA LAB Grebak EAE albisteak Emakunde albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak azken ordukoa Lansariak