Ekonomia -
PREZIOEN GARESTITZEA
AP-1 autobideko Arabako zatia garestiagoa izango da aurrerantzean
Zehazki, 5 eta 20 zentimo artean garestitu da. Tarifa berriak Gasteiz eta Eibar arteko zatiari eragingo dio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte berriarekin batera, prezioen gorakada gertatu ohi da. Autobideetako bidesariak garestiago izango dira gaurtik aurrera.
AP-1 autobideko Arabako zatia 5 eta 20 zentimo artean garestiago izango da gaurtik aurrera, ibilgailuaren kategoriaren arabera: bost eta hamar zentimo bitartean ibilgailu arinentzat, eta hamar eta hogei zentimo bitartean astunentzat. Tarifa berriak Gasteiz eta Eibar arteko zatiari eragingo dio.
Gauzak horrela, ibilgailu arinek 1,15 euro ordainduko dute Etxabarri eta Luku arteko bidea egiteagatik, eta 2,10 euro, ostera, Etxabarri eta Arabako muga arteko zatiarengatik. 1 motako ibilgailu astunek, hau da, hiru ardatz edo gutxiagoko kamioi eta autobusek, 1,95 eta 3,55 euro ordainduko dituzte tarte horiengatik, eta 2 motakoek, hots, lau ardatz edo gehiagoko kamioi eta autobusek, 2,30 eta 4,20 euro.
Bestalde, ohiko erabiltzaileek tarifa laua izango duten aukeran. Horren arabera, Etxebarri-Dibiña eta Eskoriatza arteko tartearengatik, gehienez ere, 15 euro ordainduko dute hilean; Etxebarri-Dibiña eta Maltzaga arteko tartearengatik, alegia, autobidearen ibilbide osoarengatik, berriz, gehienez ere, 75 euro.