Ekonomia -

Lan-eskaintza publikoa

Arabako Foru Aldundiak 77 lanpostuko lan-deialdi publikoa egingo du

Gizarte ongizaterako esparruan egingo dute deialdia. 30 lanpostu monitoreei eskainita egongo dira; 29, gizarte langileei; 17, psikologoei; eta plaza bat erizain laguntzaileei zuzenduta egongo da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Ongizateko Erakundeak 77 lanpostuko lan-deialdi publikoa egingo duela jakinarazi du ostegun honetan.

Aldundiaren Gobernu Kontseiluak ostiral honetan berretsiko du deialdia. Lehendabiziko azterketak urtebete barru, 2019 amaieran, egingo direla aurreikusi dute.

Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuetako diputatuak azaldu duenez, 30 lanpostu desgaitasuna duten pertsonekin aritzen diren monitoreei zuzenduta egongo dira; 29, gizarte langileentzako izango dira; 17, psikologoentzat; eta plaza bat urritasun intelektuala duten erizain laguntzaileei zuzenduta egongo da.

Horrez gain, desgaitasuna duten lagunei eskainitako sei lanpostu ere izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Arabako Foru Aldundia azken ordukoa