Ekonomia -
Lan-erregulazioko plana
Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019an
Plana, besteak beste, Etxebarriko eta Lesakako lantegietan ezarriko dute, urtarrilean, otsailean eta martxoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ArcelorMittal multinazionalak jakinarazi du zazpi eguneko lan-erregulazio espedientea ezarriko duela datorren urtean, Etxebarrin (Bizkaia), Lesakan (Nafarroa), Valentzian eta Asturiasen dituen langitegietan.
EFE berri-agentziak zabaldu duenez, neurriak 1.624 langilerengan izango du eragina, eta urtarrilean (18 eta 25), otsailean (1 eta 15) eta martxoan (15 eta 29) ezarriko dute.
Plana justifikatzeko hainbat arrazoi aipatu ditu zuzendaritzak: Europar Batasunean inportazioak izan duen gorakada, batez ere Turkiako altzairuarena, eta automobilgintza sektorean eskaerak behera egin izana.
Halaber, brexit-ak, merkataritza gerrak, Italiako Aurrekontuak eta karbono-dioxidoaren emisioagatik ordaindu beharreko isunek eragin duten "ziurgabetasun ekonomikoa" aipatu dute argudio gisa.