Ekonomia -

PFEZ

32,8 milioi euro itzuliko ditu Bizkaiak, amatasun eta aitatasun bajengatik

Guztira, Bizkaiko Foru Ogasunak 45 milioi euro itzultzea aurreikusten du. 22.833 pertsonak asteazkenaren eta ostegunaren artean jasoko dute dirua.

Jaioberri bat, gurasoen atzamarrari helduta / Argazkia: Pexels.com.
Jaioberri bat, gurasoen atzamarrari helduta.
Jaioberri bat, gurasoen atzamarrari helduta / Argazkia: Pexels.com.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22.833 zergaduni 32,8 milioi euro ordaintzea aginduko du gaur Bizkaiko Foru Ogasunak. 2014 eta 2017 artean amatasun eta aitatasun sariengatik ordaindutako zergen itzultzea da.

Horrela, itzultze horien onuradunek asteazkena eta ostegunaren artean jasoko dute dirua. Bizkaiko Ogasunak orain dela egun batzuk eman zien onuradun horiei jasoko duten kopuruaren berri. Zuzenketa horiek egiteko, Ogasunak errenta aitorpen berri bat egin du pertsona bakoitzeko, Gizarte Segurantzak emandako amatasun eta aitatasun sariak oso-osorik ordainduta, hots, atxikipenik gabe.

Foru Ogasunak abenduaren 13tik aurkeztutako eskaerak tramitatzen jarraitzen du, baita Ogasuneko langileek eskuz tramitatu behar dituztenak ere. Zuzenketak tramitatzen doazen heinean, Ogasunak dagozkien kopuruak ordainduko ditu, hilabete bakoitzaren bukaeran, Aldundiak esan duenez.

Horretarako, sari hauek jaso zituztenek eskaera bat aurkeztu behar dutela gogorarazi du Ogasunak, webgunean berariazko dokumentua beteta ala Bizkaia osoan zehar dauden 15 arreta-bulegoetan. Eskaerak PFEZen autolikidazioa preskribatu baino lehen aurkeztu behar dira: orokorrean, PFEZ aurkeztu eta lau urte geroago; beraz, 2014ko Zerga 2019ko maiatza edo ekainean preskribatuko da.

Bizkaiko Foru Ogasunaren kalkuluen arabera, 45 milioi euro inguru itzuliko ditu prozesu honetan zehar. Izan ere, 2014 eta 2017 artean, 49.640 pertsonak 60.263 sari jaso zituzten aitatasuna edo amatasunagatik; 229,8 milioi euro, guztira. 21,7 miloi euroko atxikipena egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika