Ekonomia -
Lan gatazka
Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek mobilizazioak egingo dituzte astelehenean
ELAk elkarretaratzea egingo du Gipuzkoa plazan, zazpi eguneko grebari hasiera emateko, eta LABek bi egun greba deitu ditu, Gabon eta Urtezahar egunetan.
Agentziak | Erredakzioa
Greban dauden Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egingo dute astelehenean, Gabon-egunean, Donostiako Gipuzkoa plazan. Horrela, hasiera emango diote zazpi eguneko grebari, ELAk deituta, lan-baldintzen hobekuntza eskatzeko.
LAB sindikatuak, bestalde, Gipuzkoako eskualdeetan mobilizazioak egon ostean, bi greba egun deitu ditu zahar-egoitzetan, hitzarmen duin bat eskatzeko, hilaren 24 eta 31n. Astelehenean kalejira egingo dute Donostian zehar, Bretxatik hasita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea