Ekonomia -

1.500 langile

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek greba egingo dute Gabon egunean

Gainera, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek lanuzte gehiago deitu dituzte abendurako. Hain zuzen ere, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n egingo dute greba.

Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen protesta. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen protesta
Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen protesta. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko 1.500 langile grebara daude deituta Gabon egunerako. Hain zuzen ere, lan horretan diharduten beharginek lurralde mailako lan-hitzarmena eskatuko dute hilabete honetan egingo dituzten mobilizazioetan.

ELA, LAB, USO eta UGT sindikatuek deitu dute asteleheneko lanuztea. Adinekoei eta mendekotasuna duten pertsonei zerbitzua emateaz arduratzen diren emakume guztiek, beraz, elkarrekin egingo dute protesta.

CCOO sindikatuak du gehiengoa zerbitzu horretan (% 45), baina gainerako sindikatuek ere bat egin dute biharko eta Gabon zahar egunerako deitutako grebekin.

CCOOk ohartarazi duenez, "2019an iritsiko denaren abisua baino ez dira bi greba egun horiek".

Gainera, aipatu sindikatuek abenduaren 26tik 30era doazen egun guztietan ere egingo dute greba.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak