Ekonomia -
FAGOR
Amica enpresak Fagor marka erabili ahal izango du lerro zuriko etxetresnetan
Fagor Kooperatiba Elkarteak eta Amica enpresa poloniarrak aurreakordioa lortu dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Fagor Kooperatiba Elkarteak eta Amica enpresa poloniarrak aurreakordioa lortu dute eta, horren arabera, Amicak Fagor marka erabili ahal izango du lerro zuriko etxetresnetan.
Gainera, Fagor Kooperatiba Elkartea beste konpainia batzuekin negoziazioetan ari da, etxetresna txikiak eta sukaldeko tresnak Fagor markaren azpian merkaturatu ahal izateko, ohar bidez jakinarazi duenez.
Bestalde, kooperatibak amaiera eman dio Edesa Industrialekin zuen prozedura judizialari. Gauzak horrela, Fagor markaren kontrola berreskuratu du.
2017ko abenduan abiatu zuen Fagor Kooperatiba Elkarteak Edesa Industrialen aurkako auzibidea. Fagorren esanetan, Edesa Industrialek ez zuen marka erabiltzea ahalbidetzen zion kontratua bete.
Aurrerantzean, Edesak marka hauen azpian merkaturatuko ditu bere produktuak: Cata, Nodor eta Apelson.