Ekonomia -

LAN GATAZKA

24 orduko greba dute gaur Bilbobusen eta Bizkaibuseko linea batzuetan

Guztira, 2.000 langile daude greba egitera deituta: Bizkaibuseko EMB, Pesalur eta Gam Txorierri enpresetako beharginak eta Bilbobusekoak. 250.000 erabiltzaileri eragingo die grebak.

Bizkaibuseko autobus bat, hutsik. Artxiboko argazkia: @Bizkaibus
Bizkaibuseko autobus bat, hutsik
24 orduko greba egiten ari dira Bilbobus eta Bizkaibuseko langileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 orduko greba eguna dute gaur Bilbobusen eta Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan (Ezkerraldea Meatzaldea Bus, Pesalur eta Gam Txorierri), eta San Tomas eguna izaki, egun korapilotsua aurreikusten da Bilboko eta Bizkaiko autobus zerbitzuan. ELA sindikatuaren esanetan, grebaren jarraipena % 100ekoa izaten ari da, eta, hori dela eta, deialdiak "erabateko arrakasta" izan duela esan dute.

Orotara, 2.000 langile daude greba egitera deituta, eta 250.000 erabiltzaile ingururi eragingo die.

Greba deialdiak Ezkerraldean, Enkarterrin, Durangaldean, Arratian, Nerbioi Garaian eta Txorierrin dabiltzan autobusei eta aireportura doazenei eragingo die.

Eusko Jaurlaritzak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, eta gutxieneko zerbitzu horiek normaltasunez betetzen ari dira, ELA sindikatuaren hitzetan.

Bilbobuseko eta Bizkaibuseko hiru enpresa horietako langileek hiru manifestazio egingo dituzte goizean zehar. Bilboko kaleetan zehar ibili ostean, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean eta Bilboko udaletxearen atarian amaituko dituzte protestak.

Atzo, langileen eta Bilbobuseko zuzendaritzaren arteko akordioak gertu zirudien, baina iluntzean egindako azken bileran negoziazioak hautsitzat eman dituzte eta San Tomas eguneko greba deialdiari eutsi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Ekonomia 2024 Bizkaibus gaur Albisteak Gaur Albisteak Bizkaibusen lineak Bilbobus azken ordukoa