Ekonomia -

LAN GATAZKA

ELAk zazpi greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar egoitzetan abenduko azken astean

Sindikatuak urteko azken asterako egin du greba deialdia: abenduaren 24tik 26ra eta 28tik 31ra. LABek ere lanuzteak deitu ditu abenduaren 24rako eta 31rako.

Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen elkarretaratzea
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileen elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak zazpi greba egun deitu ditu Gipuzkoako zahar egoitzetan urteko azken asterako, abenduaren 24tik 26ra eta 28tik 31ra. Lan baldintzak hobetzea eta lan hitzarmena berritzea eskatzen dute. Halaber, patronalaren jarrera "intolerantea" eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "pasibotasuna" salatu ditu.

LABek ere lanuzteak deitu ditu abenduaren 24rako eta 31rako.

Bestalde, gutxieneko zerbitzuak areagotu izana salatu du ELAk. Are gehiago, urrirako eta azarorako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak EAEko Justizia Auzitegi Nagusira eramango ditu sindikatuak, gehiegizkoak direla iritzita.

Horrez gain, grebarako eskubidea urratzea eta gatazka luzatzea leporatu dio Aldundiari.

ELAk hainbat aldarrikapen egiten ditu, besteak beste, "soldata igoera nabarmenak" eta "lan prekarietateari aurre egiteko" laneko baldintzak hobetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA albisteak LAB albisteak Grebak albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sindikatuen azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak