Ekonomia -

NAFARROA

Nafarroako Volkswagenek 320.227 ibilgailu ekoitziko ditu 2019an

Aurreikuspenak beteko balira, Landabengo lantegiak inoizko hirugarren ekoizpenik handiena izango luke. Zuzendaritzak jakinarazi duenez, langile gehiago kontratatuko ditu.

Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagenek astelehen honetan iragarri duenez, 2019an Iruñeko Landaben lantegian 320.227 ibilgailu ekoiztea aurreikusten du: 177.827 Polo eta 142.400 T-Cross. Gainera, zuzendaritzak langile gehiago kontratatzeko asmoa agertu du, baina ez du zehaztu zenbat izango diren.

Konpainiaren esanetan, ekoizpen aurreikuspenak betez gero, Landabengo lantegiaren inoizko hirugarren ekoizpen handiena izango da. 2010. urtean, 336.336 ibilgailu ekoitzi zituzten, eta 2011n, 353.353.

Aurreikuspen horiek betetzeko asmoz, langilek gehiago kontratatuko ditu 2019. urtean zuzendaritzak.

Bestalde, datorren urteko lan egutegiak 222 lanegun aurreikusten ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroako albisteak Albisteak multinazionalak Lana albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Volkswagen Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Enpresak