Ekonomia -

Aurrekontuak

Jaurlaritzak aurrekontu proiektua erretiratu du eta 2018ko kontuak luzatu ditu

Ezohiko gobernu bilera egin dute goizean erabakia hartzeko. Ondoren, Eusko Legebiltzarri jakinarazi diote.

Erkoreka eta Azpiazu, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE
Erkoreka eta Azpiazu.
Erkoreka eta Azpiazu, aurreko agerraldi batean. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduak 13, 08:00ak. Eusko Jaurlaritzak ezohiko gobernu bilera egin du ordu horretan aurrekontuen inguruko bi erabaki garrantzitsu hartzeko: Batetik, 2019ko lege proiektua erretiratzea adostu du; bestetik, aurtengo kontuak luzatu ditu. EH Bildurekin gauerdira arte eduki duen negoziazio prozesuak kale egin du, eta horrek errenkadan ekarri ditu erabakiok.

Jaurlaritzak gauerdira arteko epemuga eman zion koalizio abertzaleari ituna ixteko. 00:00ak jota, Jaurlaritzak agortutzat eman du negoziazioa eta 2019ko proiektua erretiratuko duela iragarri du.

Hala, 08:00etan ezohiko gobernu bilera egin du Jaurlaritzak egitasmoa erretiratzea eta 2018ko aurrekontuak luzatzea onartzeko. Ondoren, Eusko Legebiltzarrari jakinarazi dio.

11.784,1 milioi eurokoa zen Jaurlaritzak 2019rako prestatutako aurrekontu proiektua. Inbertsio publikoa % 7,4 eta berrikuntza % 6,5 igotzea ere proposatu zuen.

Erkoreka: "EH Bilduk ez du zehaztu zer, zertarako eta nola nahi zuen"

Azken orduotan jazotakoari buruz egindako lehen balorazio batean, koalizioarekin kritiko agertu da Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako eleduna. Nabarmendu duenez, "EH Bilduk ez du negoziatzeko borondaterik izan jarrera zehatzetan".

Erkoreka Bizkaia Irratian izan da goizean, eta Jaurlaritzak "ultimatumik" eman ez duela azpimarratu du. Bozeramailearen ahotan, "EH Bilduk ez dio Jaurlaritzaren azkenengo proposamenari ez idatziz, ez telefonoz erantzun. Horren ordez, prentsaurrekoa deitu zuen".

Erkorekak azaldu du koalizioaren ordezkariekin "zazpi bilera" egin dituztela eta Gobernuak "bost proposamen" egin dizkiela. "Erantzuna beti zen bera: ez zela nahikoa, baina ez dute zehaztu zer, zertarako eta nola nahi zuten. Halako solaskideekin zaila da akordioa lortzea", erantsi du.

 

Erkoreka: 'EH Bilduk ez du negoziaziorako borondaterik azaldu'
Erkoreka: 'EH Bilduk ez du negoziaziorako borondaterik azaldu'
Erkoreka: 'EH Bilduk ez du negoziaziorako borondaterik azaldu'

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024