Ekonomia -

Transferentziak

Bi trenbide linearen titulartasuna transferitu dio Espainiako Gobernuak EAEri

Basurtu Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo euskal erakundeen eskuetan daude orain, Batzorde Mistoan hitzartu zuten bezala.

Renfeko geltoki bat / Artxiboko irudia: EITB.
Renfeko geltoki bat.
Renfeko geltoki bat / Artxiboko irudia: EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Basurtu Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbideak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzea onartu du, Sustapen ministroak informatu duenez.

Horrekin batera, Lege Dekretua onartu du EAEri Estatuaren funtzioak eta zerbitzuak transferitzeko, linea hauei dagokienez, azaroaren 26an Batzorde Mistoan onartu zuten bezala.

Komunikatu batean, Espainiako Gobernuak esan du horiek oraindik izatea “justifikatzen zuten interes orokorreko arrazoiak desagertu dira”.

Ongien eta kontratuen inbentarioa, jabetza publikoko kontzesioak eta transferitu daitezkeen hitzarmenak agertzen dira akordioan.

Estatuaren Interes Orokorreko Trenbideen Sarean zerbitzuak eman ahal izateko lineak eta geltokiak erabili behar dituenari EAEk sarrera bermatuko diola ere adostu zuten.

Basurtu eta Irauregiko geltokiak Interes Orokorreko Trenbideen Sarean geratuko dira, baina EAEk bultzatutako zerbitzuen sarrera bermatuko da. Horregatik, geltoki horietako zirkulazioa arautzeko hitzarmenak lortzea aurreikusten da.

Gainera, Lutxanako geltokiaren titulartasuna partekatuko dela iragarri du Espainiako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Renfe