Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

ESK-k helegitea aurkeztu du Osakidetzako LEPko azterketak errepikatzearen kontra

Sindikatuak ziurtatu duenez, bere eskura dituen neurri guztiak martxan jarriko ditu Anestesia, Kirurgia Baskularra eta Kardiologia espezialitatetan azterketak berriro egitea eragozteko.

Osakidetzako lan eskaintza publikoaren azterketa BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Osakidetzan lan egiteko lan eskaintza publikoaren azterketa BECen
Osakidetzako lan eskaintza publikoaren azterketa BECen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) auzian, ESK sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du astelehen honetan. Horren aurretik gorako errekurtsoa jarri zuen, baina Osakidetzak atzera bota ostean administrazio-auzietarako aretora jotzea erabaki du sindikatuak. Horren guztiaren atzean, Osakidetzak azken Lan Eskaintza Publikoko Anestesia, Kirurgia Baskularra eta Kardiologia espezialitatetako azterketak errepikatzeko hartutako erabakia dago. Izan ere, sindikatua erabakiaren aurka agertu izan da.

ESK sindikatuaren esanetan, "kosta ala kosta" azterketak errepikatzeko erabakiari eustea "ausarkeria" bat ez ezik, LEPra aurkeztu zirenen eta guztia ikertzen ari den Fiskaltzaren aurkako errespetu falta bat da.

Komunikatu baten bitartez azaldu duenez, ez du ulertzen Osakidetzaren "burugogorkeria" eta Fiskaltzak zerbait esan artean prozesua geldiarazteko bere esku dauden bitarteko guztiak erabiliko ditu.

Sindikatuaren iritziz, Osakidetzak "lehenbailehen eta behar bezalako oinarririk gabe" itxi nahi du prozesua Darpon arduradun gorenaren erantzukizuna saihestu nahian.

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak ostiralean Darpon sailburua babestuz Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenak deitoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Funtzionarioak albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Lan Eskaintzak Sindikatuen albistea ESK sindikatua gaur