Ekonomia -

Diru-laguntzak

Aitatasun atxikipenak ere itzuliko ditu Bizkaiak

Gainera, EAEko Auzitegi Nagusian zabalik diren 12 auzietan atzera egingo du Aldundiak, eta zergapekoei arrazoia emango die.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzak 2014tik emandako aitatasun diru-laguntzei egindako atxikipenak ere itzuliko ditu Bizkaiko Ogasunak. Amatasun prestazioen kasuan erabilitako prozedura bera izango da.

Bizkaiak Gipuzkoako eta Arabako ogasunei erabakiaren berri eman die gaur, Zerga Koordinaziorako Organoaren bileran. 2014 eta 2017 artean 22.755 zergapekok 32,4 milioiko aitatasun diru-laguntzak jaso zituzten Bizkaian, eta 2,6 milioi euroko atxikipena egin zitzaien.

Hala ere, itzulpenak 5 bat milioi euroko kostua izango du Ogasunarentzat. Amatasunaren atxikipena bueltatzeak 40 milioiko kostua izan zuen. Horri 2018ko errenta kanpainan egin beharreko “doitzea” gehitu behar zaio.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian zabalik diren 12 auzietan atzera egingo du Aldundiak, eta atxikipena itzultzea eskatu zuten zergapekoei arrazoia emango die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Umeak Gastu publikoa