Ekonomia -

Garraioa

Bizkaibuseko langileek greba egingo dute San Tomasen

Zenbait ibilbideetako beharginek lanuzteak deitu dituzte abendurako. Besteak beste, 24 orduko greba egingo dute abenduaren 21ean, Bilbobuseko langileekin batera.

Ilarak autobus geltoki batean. Artxiboko argazkia: Iker Salgado
Ilarak autobus geltoki batean. Artxiboko argazkia: Iker Salgado
Ilarak autobus geltoki batean. Artxiboko argazkia: Iker Salgado

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko zenbait ibilbideetako beharginek lanuzteak deitu dituzte gaur abendurako. Besteak beste, 24 orduko greba egingo dute abenduaren 21ean, San Tomasen, EMB eta Pesalur patronalek negoziazio mahaian blokeoa ezarri dutela salatzeko. Bilbobuseko langileek ere greba egingo dute San Tomasen.

Horrela, ostegun honetan bi orduko lanuztea egingo dute, baita datorren astean ere, azaroaren 26an eta 29an. Ezkerraldean eta Enkarterrin ibilbideak egiten dituzten EMBko langileek bi orduko beste bost lanuzte egitea erabaki dute txanda bakoitzeko abenduan: 10, 11, 13, 17 eta 20.

Pesalurreko langileek, aldiz, 4 orduko lanuzteak egingo dituzte abenduaren 10, 13 eta 17an. Durangaldea, Nerbioi eta Arratian ibilbideak egiten dituzte.

UGT: "Aldundiak esku hartzeko ordua da"

Gainera, bi enpresetako beharginek manifestazio bateratuak egingo dituzte abenduaren 12, 19 eta 21ean.

Emakidadun enpresak “esleipenekin kontsekuente izan eta hitzarmeneko negoziazioak desblokeatzea” ezinbestekoa dela uste du UGT sindikatuak. UGTren ahotan, “akordio batera heldu ahal izateko proposamen errealistak eraman behar dituzte, Bizkaibuseko erabiltzaileei kalte gehiagorik ez egiteko”.

Gainera, “garraio publikoaren arazoa konpontzeko, Aldundiak esku hartzeko ordua da”, ohartarazi du UGTk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
San Tomas Grebak Lana Ekonomia Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Garraio publikoa gaur