Ekonomia -
BI ORDUKO LANUZTEAK
Bosgarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan
Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die 07:30-09:30 eta 18:00-20:00 tarteetan. Halaber, beste hiru greba egun daude deituta azaroan.
EITB.EUS
Bosgarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: 07:30-09:30, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduak.
Gainera, beste hiru egunetarako ere deitu dute greba: azaroaren 22, 26 eta 29rako. Bi enpresok Bizkaibusen 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus).
Lanuzteek 42.000 erabiltzaileri eragingo diete, eta gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.
Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean dituzu zehaztuta.
Aurreko lanuzteetan, grebaren jarraipena % 100ekoa izan zen, sindikatuen arabera. Gainera, neurri juridikoak iragarri dituzte, Jaurlaritzak ez dituelako agindutako gutxieneko zerbitzuak bete, horien esanetan.