Ekonomia -

Protesta

SOS Deiaken ‘zentralizazioaren aurka’ elkarretaratzea egiteko deia egin du ELAk

Azaroaren 21ean egingo duten protesta horren bitartez, “oinarrizko zerbitzu publiko horren okertze proposamenaren aurkako salaketarekin jarraitzeko asmoa” du euskal sindikatuak.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuaren egoitza. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.
SOS Deiak larrialdi zerbitzuaren egoitza. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.
SOS Deiak larrialdi zerbitzuaren egoitza. ETBk emititutako bideo batetik hartutako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Deiak larrialdi zerbitzuaren “zentralizazioaren aurka” elkarretaratzea egiteko deia luzatu die herritarrei ELA sindikatuak. Gauzak horrela, azaroaren 21ean protesta egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzaren aurrean.

10:30ean hasiko den elkarretaratze horren bitartez, “oinarrizko zerbitzu publiko horren okertze proposamenaren aurkako salaketarekin jarraitzeko asmoa” du euskal sindikatuak. ELAk gogora ekarri duenez, gaur egun zerbitzu hori “lurralde historiko bakoitzatik kudeatzen da, baina Eusko Jaurlaritzak Bizkaian zentralizatzeko asmo irmoa du”.

Arrazoi horregatik, sindikatuak dio “zentralizazioa ez dela beharrezkoa”, orain arte egindako lana eraginkorra izan baita. “Eusko Jaurlaritzak orain arte bermatutako kudeaketa eraginkorra ezeresean utzi nahi du, eta bertako langileen ezagutza zehatza zakarretara bota”, salatu du sindikatuak.

Azkenik, protestan parte hartzeko deia egin die Ertzaintza, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langileei. Halaber, “Gipuzkoak lurralde historiko gisa dituen interesak babes ditzan” exijitu dio ELA sindikatuak Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Langileen Alkartasuna EAE albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa protestak SOS Larrialdiak