Ekonomia -

enplegu publikoa

Osakidetzak 1.080 lanpostuko lan eskaintza publikoa deituko du

Litekeena da azterketak 2020 urtean egitea, Jon Darpon Osasun sailburuak jakinarazi duenez.

Osakidetzaren azken deialdian izandako azterketak. Argazkia: EiTB
Osakidetzaren azken deialdian izandako azterketak. Argazkia: EiTB
Osakidetzak 1.080 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du 2020an

1:45

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak 1.080 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartuko du. Litekeena da azterketak 2020 urtean egitea.

Jon Darpon Osasun sailburuak Sailaren 2019ko aurrekontua xehatu du Eusko Legebiltzarreko batzordean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren lege-proiektua airean dago; izan ere, oraingoz Exekutiboak ez du babes nahikorik aurrekontuak aurrera ateratzeko.

Abenduak 31 baino lehen Osakidetzako Administrazio Kontseiluak 1.080 lanpostuko eskaintza onartuko duela aurreratu du Darponek. Lan eskaintza publikoa 2020an egingo dela erantsi du.

Bestalde, datorren urtean pertsona bakoitzeko 1.730 euro xahutzea aurreikusi du Osasun Sailak, aurten baino % 3,4 gehiago, “Estatuko batezbestekoaren oso gainetik”. Aurten pertsonako 1.673 gastatu ditu Sailak.

Lege-proiektuak 3.800 milioi euroko aurrekontu-saila aurreikusi du Osasun Sailarentzat, aurten baino % 3,3 gehiago. Eusko Jaurlaritzako aurrekontu osoaren heren bat da.

Aurreikusitako inbertsioen artean, Araban 27 milioi euro gastatuko dituzte, besteak beste, Txagorritxuko Ospitalearen lanekin jarraitzeko eta Giza Ugalketa Unitate berri bat zabaltzeko.

Bizkaian, 10,4 milioi euro eramango dituzte Bilboko Irala eta Barakaldoko Retuerto osasun zentroek. 2019ko lehen hiruhilekoan irekiko dituzte. Enkarterrin, Zallako Espezialitate Zentroa zabalduko dute. Era berean, Mikoleta, Gorliz, Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetan inbertsioak egingo dituzte.

Gipuzkoan, Lehen Arretak inbertsiorik handienak bereganatuko ditu, 11,8 milioi euro, Alde Zahar eta Aieteko (Donostia) osasun zentroetan, baita Ordizian eta Aretxabaletan ere. Urrian zabaldutako Eibarko ospitaleak, Mendarok, Arrasatek, Bidasoak eta Zumarragak ere inbertsioa izango dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Lana Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak