Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
Aiten lan-eszedentziarako laguntzak ez dira atzeraeraginezkoak izango
2019ko udazkenetik aurrera jarriko ditu abian Jaurlaritzak bigarren eta aurrerantzeko seme-alabak zaintzeko eszedentziak hartzen dituzten aitentzako laguntzak.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 2019ko udazkenetik aurrera jarriko ditu abian bigarren eta aurrerantzeko seme-alabak zaintzeko eszedentziak hartzen dituzten aitentzako laguntzak. Aitei eta "haurdun ez dauden" bikotekideari zuzendutako lan-eszedentziarako laguntza horiek, berriz, ez dira atzeraeraginezkoak izango.
Beatriz Artolazabal sailburuak 2019ko aurrekontuaren aurkezpena egin du Legebiltzarrean, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea