Ekonomia -

Euskadi

EAEko ekonomia espero baino gehiago moteldu da

EAEko BPG % 2,6 hazi da hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino hiru hamarren gutxiago.

Hazkundea, gehien bat, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreetan eman da. Argazkia: pexels.com
Hazkundea, gehien bat, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreetan eman da
Hazkundea, gehien bat, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreetan eman da. Argazkia: pexels.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtebeteko tasa % 2,6 hazi da 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago. Enpleguak, bere aldetik, % 2 egin du gora, aurreko hiru hilabeteetan baino hamarren bat gutxiago.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) astearte honetan aurreratutako datuen arabera, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta, BPGa % 0,5 hazi da, eta enplegua (lanaldi osoko lanpostuak), % 0,4.

Eskaintzaren aldetik, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreek izandako jokabide onak eragin du, gehienbat, urte arteko eta 2018ko hirugarren hiruhilekoaren hazkundea. Horrek, neurri handi batean, orekatu egin du lehen sektorean eta industrian izandako moteltzea.

Ondorioz, 2018rako aurreikusitako 2,8ko hazkundea % 2,3ra murriztuko da 2019an, eta % 2koa izango da 2020an.

Datuok aztertu ostean, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi du EAEko ekonomia moteldu egin dela, baina datu horiek "alarmismorik gabe" aztertu behar direla gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak "aurreikusitako egoera makroekonomikoaren barne" baitaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Euskal Estatistika Erakundea gaur BPGd