Ekonomia -

EHU-ren txostena

Gizonezko langabeak emakumezkoak baino gehiago dira, lehen aldiz 2014tik

Hirugarren hiruhileko Euskadiko Lan Txostenaren arabera, enpleguaren hazkundea emakumezkoei baino ez die eragin die eta zerbitzuen sektoreari.

Emakume bat lanean. Argazkia: Pixabay
Emakume bat lanean. Argazkia: Pixabay
Lehen aldiz, gizonezkoen langabezia tasa emakumezkoena baino altuagoa da

1:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susperraldi ekonomikoa hasi zenetik (2014) lehen aldiz, gizonezkoen langabezia-tasa (% 9,7) emakumezkoena (% 9,1) baino handiagoa da, 2018ko hirugarren hiruhilekoko Euskadi Lan Txostenaren arabera. Sara de la Rica EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedraduna buru duen ISEAK Fundazioak egin du txostena.

"Azken urtean enplegu erritmo nabarmena sortu da, eta emakumezkoa da nagusiki zerbitzuen sektorean; bertan, denbora osoko aldi baterako kontratazioa nagusitu da", azaldu du katedradunak.

Era berean, kronikotasunaren beherakada azpimarratu du De la Ricak. Euskadik 22.000 langabe gutxiago zenbatu ditu azken 12 hilabeteotan, eta horretan onuradun nagusiak iraupen luzeko langabeak izan dira; 17.000 pertsona, zehazki", esan du Sara de la Ricak. "Datu oso positiboa da, itxaropentsua", erantsi du.

Txostenaren arabera, nabarmen jaitsi da langabeen kopurua; lehen aldiz, 100.000 pertsonatik behera dago, eta Euskadiko helduen % 5,3ri eragiten dio. "Beherakada horrek, nagusiki, emakumeetan eta gazteetan du eragina", azaldu du Sara de la Ricak.

Enpleguaren gorakada emakumezkoei eragin die nagusiki

"Bereziki datu interesgarria da", EHUko irakaslearen esanetan, langabezia-tasa % 10etik jaistea (betiere krisia abiatu zenetik); % 9,42koa da orain.

"Beherakada horrek emakumezkoengan izan du batez ere eragina, eta horrek esan nahi du, susperraldia hasi zenetik, 2014tik, gizonezko langabeak (% 9,7) emakumezkoak (% 9,1) baino gehiago direla", nabarmendu du De la Ricak.

 

 

Datuak arloka aztertuta, zerbitzuen sektorea izan da enplegu hazkunde horren onuradun nagusia: 24.000 pertsona gehiago dago lanean; industriak, ordea, 8.000 okupatu gutxiago ditu.

Bada datu baikor gehiago: azken urtean, 17.000 enplegu berri sortu dira. De la Ricaren esanetan, "gazte enpleguan gorakada interesgarria izan da (25 urtetik beherakoetan); 4.600 pertsona gehiago dago beharrean, eta kopuru hori enpleguaren gorakada osoaren % 27 da".

Lanaldi osorako aldi baterako kontratuak dira hazi diren bakarrak. "Aurten 18.800 soldatako gehiago izan dira, eta, horien % 91k aldi baterako kontratua du. Bestalde, lanaldi partzialeko okupazioak behera egin du, 9.300 pertsona gutxiago dago egoera horretan; horrek erakusten du dinamismo handiagoa dagoela, eta lanordu gehiagoko lan kontratazioa behar duela", azaldu du katedradunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia EHU Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak