Ekonomia -
IRUÑEA
Volkswagenek T-Cross berria aurkeztu du, Landabenen egingo duen modelo berria
Iruñeko lantegiak Polo modeloa egiten du orain, eta abendutik aurrera bigarren modelo hori ere egingo du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Volkswagen autogile alemaniarrak T-Cross SUV modelo berria aurkeztu zuen atzo Amsterdamen. Hain zuzen ere, abendutik aurrera Iruñeko Landaben lantegian egingo dute. Iruñean egingo dute, beraz, modu esklusiboan, Europa osorako.
Alemaniako enpresak 1.000 milioi euroko inbertsioa egingo du Iruñeko lantegian.
T-Cross berria 2019ko udaberritik aurrera egongo da salgai. SUV berria 4,11 metro luze izango da. Halaber, 1,56 metroko garaiera izango du. Aurreko aldeak eta erradiadoreko parrillak bereizten du modelo berria.
Oso luzea ez bada ere, lau ate handi eta bost pertsonentzako tokia du. Gainera, 1.280 litroko edukiera du.