Ekonomia -

2018ko datuak

Laneko ikuskatzailetzak 7.000 kontratu baino gehiago araupetu ditu Euskadin

Ostalaritzan eta txikizkako merkataritzan eman dira kontratuen erregulazio gehienak.

Jatetxe bateko mahai bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Jatetxe bateko mahai bat
Jatetxe bateko mahai bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laneko eta Gizarte-segurantzako Ikuskaritzak 7.000 kontratu baino gehiago erregularizatu ditu aurten Euskadin; batez ere, ostalaritzan. Hortaz, iaz araupetu zirenak baino hiru aldiz baino gehiago handitu dira erregularizazioak.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak eta Jesus Loza Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn, gaur (asteazkena), Bilbon egin duten prentsaurrekoan aurkeztu dute Lan Duinaren Aldeko Gida Planaren egungo egoera zehazten duen txostena.

Bi administrazioen arteko lankidetzaren balioa nabarmendu dute, eta bi gobernuek "langileen lan-baldintzak hobetzera begira" sustatzen dituzten neurrien barruan abian jarritako jardun-planak nabarmendu dituzte.

Hori horrela, Laneko Ikuskaritzak 1.979 kontratu araupetu zituen iaz EAEn, eta aurten, jada, 7.080 kontratu erregularizatu ditu.

Laneko Ikuskaritzaren jardunei esker, erregularizatu diren 7.080 kontratu horietatik 5.732 Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak programatutako kanpainen ondoriozkoak dira eta 1.348 Lan Duinaren Aldeko Gida Planaren bi talka-planek lortutako behin-behineko emaitzen ondoriozkoak dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Jatetxeak Enpresaburuak Tabernak Merkataritza