Ekonomia -

Lan-gatazka

Gipuzkoako zahar-egoitzetako grebaren ‘arrakasta’ azpimarratu du ELAk

Asteazken honetako lanuzteak “erabateko” jarraipena izan duela nabarmendu du sindikatuak agiri batean, baina gutxieneko zerbitzuengatik bost langiletik lauk lan egin behar izan dutela salatu du.

ELAk egin du deialdia egin du Gipuzkoako zahar-egoitzetan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
ELAk hiru eguneko greba deialdia egin du Gipuzkoako zahar-egoitzetan
Gipuzkoako zahar etxeetako langileek hiru eguneko greba hasi dute

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako zahar-egoitza, eguneko zentro eta babespeko etxebizitza lagunduetan egindako greba egunaren “arrakasta” azpimarratu du ELAk. Sindikatu abertzalearen hitzetan, langileak “batzuek uste dutena baino indartsuagoak dira”.

Asteazken honetako lanuzteak “erabateko” jarraipena izan duela nabarmendu du sindikatuak agiri batean, baina gutxieneko zerbitzuengatik bost langiletik lauk lan egin behar izan dutela salatu du, “Aldundiaren eta Lan Ordezkaritzaren laguntzarekin greba eskubidea urratzen ari direlako”.

“Honi patronalaren proposamen onartezina gehitzen baldin badiogu, gaurko greba eguna arrakastatsua izatea lortu dute. Askok pentsatzen dutena baino askoz indartsuagoak garela demostratu dugu. Gure borroka gizarteratzeko ELAren konpromisoaren ikur bihurtu dira gaurko irudiak; esnatu eta isilduko ez den sektore baten sendotasuna agertu dute”, goraipatu du sindikatuak.

Ostegun eta ostiral honetan beste bi greba egun izango dira. Gainera, LABek ostiraleko deialdiarekin bat egin du, sektoreko patronalek hitzarmen kolektiboa negoziatzeko “borondate gutxi” dutela iritzita.

Irailaren 28ko eta aste honetako greben ostean, ELAk lanuzteak deitu ditu azaroaren 26, 27, 28 eta 29rako, eta abenduaren 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 eta 31rako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA LAB Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Sindikatuak Gipuzkoako Foru Aldundia