Ekonomia -

Burtsa

Bankuek kolpe handia jaso dute Auzitegi Gorenaren epaiaren eraginez

Sabadell, Bankinter eta Bankia bankuek izan dituzte galdera handienak. Hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zerga bezeroek barik bankuek ordaindu behar dutela ebatzi du Auzitegi Gorenak.

Espainiako burtsa. EFEko artxiboko argazkia
Espainiako burtsa. EFEko artxiboko argazkia
Espainiako burtsa. EFEko artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35 indizean kotizatzen duten sei bankuek kolpe handia hartu dute ostegun honetan, Auzitegi Gorenak doktrina aldatu eta hipoteka bat sinatzean ordaindu beharreko zergak bezeroek barik bankuek ordaindu behar dituztela ebatzi ostean.

Galera handienak Sabadell (% 6,67), Bankinter (% 6,26) eta Bankia (% 5,1) bankuek izan dute, bataz beste hipotekarik altuenak dituzten bankuak eta, beraz, gehien ordaindu beharko dutenak, hain zuzen ere.

Bestalde, CaixaBankek % 4,53 egin du behera; Banco Santanderrek, % 2,04; eta BBVAk, % 2,69.

Guztira, sei bankuek 5.463 milioi euro galdu dituzte ostegun honetan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena Hipotekak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa Etxebizitzen merkatua