Ekonomia -

Prestazioak

Nafarroak onartu egin du amatasun eta aitatasun prestazioek PFEZan kenkaria izatea

Hala, urteko 30.000 euroko diru-sarrerak dituen eta 10.000 euroko prestazioa jasotzen duen pertsona batek 2.500 euroko kenkaria izango du kuota diferentzialean.

Amatasuna. Argazkia: Pexels.com
Amatasuna. Argazkia: Pexels.com
Amatasuna. Argazkia: Pexels.com

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Ogasun eta Finantza Politikako Batzordeak onartu egin du Foru Gobernuaren proposamena amatasun eta aitatasun prestazioek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) kenkaria izateko. Testua, ordea, Nafarroako Parlamentuaren hurrengo bileran berronetsi beharko dute.

2019ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko duten neurri berri horrekin, urteko 30.000 euroko diru-sarrerak dituen eta 10.000 euroko prestazioa jasotzen duen pertsona batek, PFEZa egiten duenean, 2.500 euroko kenkaria izango du kuota diferentzialean, hots, prestazioaren % 25.

Kenkariaren portzentajea modu progresiboan murriztuko da, diru-sarrerak handiagoak izan ahala. Horrela, urtean 45.000 euroko diru-sarrerak dituztenen kasuan, % 20koa izango da; 60.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 15ekoa; 75.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 10ekoa; eta 90.000 eurorainoko diru-sarrerak dituztenentzat, % 5ekoa. Halaber, urtean 105.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituztenek ez dute kenkaririk izango.

Eztabaidan, UPNk, PSNk eta PPk aurkeztutako zuzenketek ez dute arrakastarik izan, baztertu egin baitute oposizioak kenkariak kentzeko egin zuen eskaera. Gainera, UPNk 2013tik atxikitakoa itzultzeko prozedura abiatzeko eskatu zuen. Zuzenketa horiek, baina, ez dituzte onartu, laukoak kontrako botoa eman duelako.

Nafarroako Gobernuak berretsi egin du Ogasuna ezin dela legearen kontra joan

Mikel Aranburu Foru Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariaren esanetan, Ogasunak ezin du atxikitako dirua itzuli, legeak ez duelako hori baimentzen. "Lege hori aldatzen ez den edo epai bat ez dagoen bitartean, Ogasuna ezin da legearen kontra joan", azaldu du.

Gainera, Ogasunak Foru Gobernuak hartutako jarrera bera erakutsi duela nabarmendu du, "indarrean dagoen lege baten aurrean gaudelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Gurasoak Zerga politika