Ekonomia -
AURREKONTUAK
Gutxieneko soldatak igotzea aurrerapausoa dela esan du ELAk
Dena dela, Euskal Herriko egoera ez dela kontuan hartu esan du 'Txiki' Muñozek. 'Hemen BPG handiagoa da, aberastasuna handiagoa da eta bizitza maila altuagoa da', nabarmendu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiaren ustez, gutxieneko soldata 900 eurora igotzea aurrerapausoa da, baina kezka adierazi du "Estatua forma bateratua hartzen egoteagatik" soldaten gaiaren harira.
Bilbon eman duen prentsaurrekoan, PSOEren eta Podemosen artean Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz lortutako akordioaz hitz egin du Muñozek. Besteak beste, lanbide arteko gutxieneko soldata 900 eurora igotzea adostu zuten, hau da, 164 euro gehiagora.
ELAko arduradunaren hitzetan, gutxieneko soldataren igoera "aurrerapausoa da, soldatari buruz Espainiako Estatua hartzen ari den forma bateratuaz ohartzeari utzi gabe; hemen BPG handiagoa da, aberastasuna handiagoa da eta bizitza maila altuagoa da", nabarmendu du, eta "hori ez da kontuan hartzen", gaineratu du. "Hori esanda, adostu den soldataren igoera datu esanguratsua da, eta aintzat hartzen dugu", adierazi du.
Bestalde, PSOEren eta Podemosen artean lortutako akordioaren dokumentuak 50 orri dituela azaldu du, eta sindikatuak ez duela bere azterketa amaitu. Muñozek iragarri duenez, datorren astean PSOE, Elkarrekin Podemos, PdCAT, ERC eta EH Bildu alderdiekin bilduko dira, aurrekontuetako akordioaren edukiaz hitz egiteko. EAJrekin ere bilera bat eskatu dute, eta "zehaztearen zain" daude.
Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen eta Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek pentsio publikoak osatzeko haien erabileraren alde egitea proposatu zuten, bi inbertsio funts martxan jartzeko, eta Muñozek "oso larritzat" jo du ekimen hori azaltzeko ELArekin harremanetan jarri ez izana.
Halaber, egungo soldatak, zerga baxuak, prekarietatea eta behin-behineko kontratuak eta kontratu partzialak izanda "ez da posible pentsioen sistema publikoa sostengatzea, ezta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei babesa ematea ere", azpimarratu du.
"Proposamen maltzurrak dira, diru gehien dutenek, borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeei ekarpen ekonomikoak egin ahal dizkietenek, zerga gutxiago ordaintzeko, tratamendu fiskal berezi batez gozatzen dutelako", adierazi du.
Halaber, 'Txiki' Muñozen hitzetan, Euskadiko ogasunak "enpresa errentei zergak jaisteagatik bereizten dira, eta horrek aldi berean pentsio publikoak arriskuan jartzen ditu, agerikoa delako zergen bidez finantzatu beharko direla, Gizarte Segurantzako kotizazioekin nahikoa izango ez delako".