Ekonomia -
Iraileko KPI-a
Urte arteko inflazioa % 2,1 eta % 2,4 igo da EAEn eta Nafarroan
Besteak beste, garraiobideen garestitzeak ekarri du igoera.
Agentziak
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 2,1 eta % 2,4 hazi da irailean, hurrenez hurren, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.
Abuztuko tasarekin alderatuta, berriz, prezioak % 0,1 eta % 0,2 garestitu dira.
Euskadin, honakoak izan dira garestitze handienak: garraiobideak, komunikazioak, hotelak, kafetegi eta jatetxeak, eta edari alkoholdunak eta tabakoa. Nafarroan, etxebizitzaren eta garraiobideen prezioak igo dira gehien.
Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 2,3 hazi da. Igoera horretan argindarraren garestitzeak eragin du, eta neurri txikiagoan, berokuntzarako gasolioarena eta gasarena.
Gehien merkatu diren produktuen artean elikagaiak —batez ere frutak eta lekaleak— daude.