Ekonomia -
LANA
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena etengo du ostegunera bitartean
Urriaren 19an ere ez dute ekoitziko. Urtea amaitu arte, hainbat egunetan itxita egongo da lantegia.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Gasteizko Mercedes lantegiak ekoizpena geldituko du gaur hasi eta ostegunera bitartean (biak barne), diesel ibilgailuen inguruan nazioarteko merkatuan sortutako zalantzen ondorioz. Halaber, Mercedeseko beharginak (5.400 inguru) urriaren 19an ere ez dira lanera joango.
Azaroan eta abenduan, ekoizpenean eten gehiago izango dira; azaroaren 2, 9, 16 eta 23an eta abenduaren 21ean, hain zuzen ere.
Horrez gain, azaroaren 12tik abenduaren 20ra bitartean ez da gaueko txandarik izango.
Lantegiko arduradunen hitzetan, "merkatuen ezegonkortasunik ezaren aurrean" hartu dute produkzioa gelditzeko erabakia.
Geldialdiaren ondorioz, Mercedesek 147.000 ibilgailu egitea aurreikusten du Gasteizko lantegian. Hasiera batean, aurten 155.637 ibilgailu egitea aurreikusten zuen Mercedesek. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailu gehienek diesel motorra dute.