Ekonomia -

Lana

Ekoizpena beste 5 egunez etenda eta gaueko txanda bertan behera, Gasteizko Mercedesen

Konkretuki, produkzioa etengo dute azaroaren 2, 9, 16 eta 23an, baita abenduaren 21ean ere. Gainera, ez da gaueko txandarik izango azaroaren 12tik abenduaren 20ra bitartean.

Mercedes Benzen muntaketa lerroa. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedes Benzen muntaketa lerroa. Artxiboko argazkia: EFE
Mercedes Benzen muntaketa lerroa. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes Benz lantegiak ekoizpena beste bost egun gehiago etengo du, diesel ibilgailuen salmenten inguruan munduan sortutako zalantzengatik, sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez. Gainera, produkzioa urrian bertan ere geldituko dute, aldez aurretik iragarri bezala.

Konkretuki, produkzioa etengo dute azaroaren 2, 9, 16 eta 23an, baita abenduaren 21ean ere. Era berean, datorren astean etenaldia egingo du Euskadiko lantegirik handienak, astelehenetik ostegunera, baita urriaren 19an ere.

Gainera, lanaldia antolatzeko batzordean, azaroaren 12tik abenduaren 20ra bitartean gaueko txandarik izango ez dela jakinarazi die enpresako zuzendaritzak sindikatuei. 5.400 beharginek hiru txanda egin ohi dituzte, baina bakarrik goizez eta arratsaldez lan egingo dute egun horietan.

Konpainiako zuzendaritzak enpresa-batzordeari erabakiaren berri emango dio asteazken honetan, bilera deituta baitute.

Ekoizpenaren etenaldiarekin, urtea 147.000 ibilgailuko produkzioarekin ixtea espero du Mercedes Benzek, aurreko iragarpena baino 8.000 bat ibilgailu gutxiago (155.637), eta urte hasieran egindako aurreikuspenean baino 3.600 gutxiago. Iaz 150.000 ibilgailu ekoitzi eta marka hautsi zuen lantegiak.

Produkzio etenaldi guztiak dieselaren inguruko krisiak eragin ditu. Langileek bildutako orduen poltsarekin orekatuko dituzte etenaldi horiek. Ondorioz, ez da lan-erregulazio neurririk hartzea espero, iturri berdinen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Industria Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan