Ekonomia -
LANPOSTU FINKOA
5.000 pertsona baino gehiago aurkeztu dira Correosen LEPeko azterketara BECen
Azken 10 urteetan Correosek egin duen aurreneko deialdia da hau. Halaber, beste 1.869 lanpostu finko eskaini ditu hurrengo deialdirako.
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Euskal Herriko eta Errioxako 5.000 lagun baino gehiago aurkeztu dira BECen egin den Correosen LEPeko deialdira.
Espainiar estatuko 30 hiritako 2.295 lanpostu finko betetzea aurreikusten du. Horietako 125 plaza Euskal Herrian eta Errioxan dira.
Azken 10 urteetan egin duten lehenengo deialdia da. Halaber, Correosek beste 1.869 lanpostu finko plazaratu ditu hurrengo deialdirako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea