Ekonomia -

Jarraipen batzordea

Pentsioak KPIri lotuta eguneratzeko akordioa lortu dute Toledoko Itunean

PP, PSOE, Unidos Podemos, Ciudadanos, PDeCAT, EAJ eta Compromisek itxi dute akordioa; hau da, ordezkaritza duten talde guztiek, ERCk izan ezik.

Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio jendetsuetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunek Bilbon egindako mobilizazio jendetsuetako bat. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsioak KPIri lotuta eguneratzeko akordioa lortu dute Toledoko Itunean

1:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toledoko Ituneko akordioen jarraipen eta ebaluaziorako batzordearen talde parlamentario nagusiek akordioa adostu dute, pentsiodunen erosteko ahalmena mantentzeko, pentsioak KPIri lotuta eguneratuz.

Iñigo Barandiaran EAJko bozeramaileak akordioa iragarri du Toledoko Itunaren Batzordean. PP, PSOE, Unidos Podemos, Ciudadanos, PDeCAT, EAJ eta Compromisek itxi dute akordioa; hau da, ordezkaritza duten talde guztiek, ERCk izan ezik.

Gaia desadostasun nagusia izan da azken urte eta erdian. Gomendioen azken berrikuspenean gauza bera gertatu zen, 2011n.

Celia Villalobosek zuzentzen duen batzordearen mahai gainean zeuden bi proposamenekin akordioa lortzea posible ez zela egiaztatu ondoren, talde politikoek beste aukera bat idaztea eta adostea erabaki zuten.

Desadostasunak bilera bertan behera uztera behartu zuen iragan astean. Horrela, gomendiorako akordioa modu paraleloan negoziatzea aukeratu zuten taldeek. Iragan astean zenbait bilera egin ondoren, asteazken honetan batzordeak akordioa itxi du.

“Benetako” KPIri lotuta pentsioen balioa handitzeko akordioa “oso zaila eta landua” izan dela esan du Barandiaranek. Era berean, adostasun zabala izatea azpimarratu du ordezkari jeltzaleak.

Pentsioak modu “gardenean” KPIri lotuta eguneratzeko akordioa “lorpen kolektiboa” dela nabarmendu du Merce Perea PSOEko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak