Ekonomia -
Lan-gatazka
Gipuzkoako ertzain-etxe eta eraikin judizialetako garbitzaileek greba luzatu dute
“Greba bertan behera utzi edo amaitu arte negoziazioak berriz abiatuko ez” dituela ohartarazi du Garbialdik. “Enpresaren betorik onartzeko prest ez” daudela esan dute sindikatuek.
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoako ertzain-etxe, egoitza judizial eta adingabeen zentroetako garbiketa sektorearen greba urriaren 16ra arte luzatzea erabaki dute ELA LAB, UGT eta ESK sindikatuek, Garbialdiren jarreraren aurka protesta egiteko.
Irailaren 19tik urriaren 3ra arteko lanuztea iragarri zuten lau sindikatuek, baina luzatzea erabaki dute gaur, agiri batean azaldu dutenez. Garbialdi enpresak posta elektroniko bidez jakinarazi dienez, zuzendaritza “ez da negoziazio mahaira joango”, horretarako “baldintzarik ematen” ez dela argudiatuta.
“Greba bertan behera utzi edo amaitu arte negoziazioak berriz abiatuko ez” dituela ohartarazi du konpainiak, sindikatuen arabera.
“Enpresaren betorik eta baldintzarik onartzeko prest ez” daudela esan dute sindikatuek. Horregatik, greba urriaren 16ra arte luzatzea eta Gipuzkoa osoan mobilizazioak areagotzea erabaki dute “langileen batzarrean”.