Ekonomia -

LAN ISTRIPUA

Langile bat larri zauritu da Iruñean, garabi batetik zintzilik gelditu ostean

Behargina garabitik zintzilik gelditu da eta, suhiltzaileek erreskatatu ostean, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute.

Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Argazkia: @PamplonaIrunaPM
Argazkia: @PamplonaIrunaPM

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko langile bat larri zauritu zen atzo Iruñean, eraikuntzako garabi batetik zintzilik gelditu ostean, Udaltzaingoak bere Twitter kontuan jakinarazi duenez.

 

 

Suhiltzaileek erreskatatu behar izan zuten behargina eta, ondoren, Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten.

Lan istripua 18:17an gertatu zen Blas de la Serna kalean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Iruñeko bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak