Ekonomia -

Motorra

Gasteizko Mercedes lantegiak 5 eguneko etenaldia egingo du urrian

Urriaren 8, 9, 10, 11 eta 19an geldialdia egingo du, diesel ibilgailuen inguruan nazioarteko merkatuan sortutako zalantzen ondorioz.

Mercedeseko lantegia Gasteizen. Argazkia: eitb.eus.
Mercedeseko lantegia Gasteizen. Argazkia: eitb.eus.
Mercedeseko lantegia Gasteizen. Argazkia: eitb.eus.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes-Benz automobilgintza lantegiak urriaren 8, 9, 10, 11 eta 19an geldialdia egingo du, diesel ibilgailuen inguruan nazioarteko merkatuan sortutako zalantzen ondorioz, eta diesel motorra duten ibilgailuen salmentek izandako jaitsierari aurre egiteko, enpresako zuzendaritzak gaur (asteartea) jakitera eman duenez.

Lantegiko arduradunen hitzetan, "merkatuen ezegonkortasunik ezaren aurrean" hartu dute produkzioa gelditzeko erabakia. Zuzendaritza gaur bertan bildu da langileen ordezkariekin. Mercedes-Benz konpainiak Gasteizen duen lantegian 5.400 langile daude, eta EAEko handiena da.

Geldialdiaren ondorioz, aurten 3.600 ibilgailu gutxiago ekoitziko dituzte; hortaz, Mercedesek 155.637 ibilgailu egingo ditu 2018an. Iñaki Andres UGT sindikatuko ordezkariak horren harira adierazi duenez, aurtengo datuek "markak hautsiko dituzte", eta iaz Gasteizko lantegitik atera zen kopurua (150.000 ibilgailu) gaindituko du.

Enpresak azaldu duenez, etenaldia "lan-poltsaren" orduen kontura egingo dute, eta sektore guztiei eta zuzeneko zein zeharkako langileei eragingo die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Industria albisteak Automobilgintzari buruzko albisteak