Ekonomia -

Elektrizitatea

Argindarraren prezioa % 3,4 igo da

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroak agerraldia egingo du Espainiako Parlamentuan, asteazken honetan, argindarraren prezioaren igoeraren arrazoien nondik norakoak azaltzeko.

Artxiboko irudia: Pixnio
Artxiboko irudia: Pixnio
Argindarra urteko bigarren preziorik garestiena izatera heldu da gaur

1:01

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren prezioak urteko bigarren markarik altuena lortu du gaur handizkarien merkatuan, 74,84 euro ordaindu behar baitira megawatt orduko (MWh), atzo baino % 3,4 (2,47 euro) gehiago, 72,37 eurokoa izan baitzen atzo horren prezioa.

Horrela, argindarraren prezioa 70 eurotik gora dago oraindik, eta 55 zentimo baino ez zaizkio falta irailaren 12an lortutako urteko marka (75,39 euro) hausteko.

CO2 emisioen eskubideak eta gas naturala eta ikatza nazioarteko merkatuetan garestitu ostean, argindarraren prezioak hainbat marka hautsi ditu irailean.

CO2a isurtzeko eskubideen prezioa hirukoiztu egin da: maiatza eta abuztua bitartean tona bakoitzeko 16,3 euro ordaindu dira, eta 5,1 euro gutxiago ordaintzen ziren iaz epe berean.

Bestalde, energia hidraulikoaren eta eolikoaren ekarpena murriztu egin da, eta energia ekoizteko gasa edota ikatza erabiltzen dituzten zentralak baliatu behar izan dituzte, eta, ondorioz, elektrizitatea ekoizteko prozesua garestiagoa da.

Ildo horretan, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikoko ministroak agerraldia egingo du Espainiako Parlamentuan asteazken honetan, argindarraren prezioaren igoeraren arrazoien nondik norakoak azaltzeko. Horrez gainera, energiaren garestitzeak kontsumitzaileengan eragin dituen ondorioak arintzeko neurriak aurkeztu ditzake ministroak, kolektiborik ahulenak babesteko.

Argindarraren igoeraren bilakaera

Bestalde, Facuak argindarraren fakturak azken 15 urteotan jasandako igoeraren bilakaeraren inguruko txostena aurkeztuko du gaur.

Atzo, Bizkaiko pentsiodunek argindarraren garestitzea ere salatu zuten, % 11 garestitu baita urtebetean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia argazkiak KPI Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Zerga politika gaur