Ekonomia -
Bizkaia
Mamariga tuneletako obrak astelehen honetan hasiko dituzte
Zortzi hilabetez luzatuko dira, aurreikusitakoa baino sei gutxiago, eta 5.868.474 euroko inbertsioa izango dute.
Agentzia | Erredakzioa
Mamarigako tuneletako moldatze lanak, N-644an, astelehenean hasiko dira, eta 8 hilabetez luzatuko dira, 2019ko maiatzera arte, hain zuzen ere; hasiera batean 14 hilabete iraungo zutela aurreikusi zuten. Halaber, 5.868.474 euroko inbertsioa izango da.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portuak, kaltetutako agenteekin batera, neurri batzuk ezarri dituzte, N-644an ibiltzen den trafikoan eragina murrizteko, Bilboko Portuan sartu eta irteten diren garraio berezietan batik bat.
Lanak bizkortzea erabaki dute, eta trafikoa kudeatzeko sistema bat martxan jartzea, garraio berezientzako zirkulazio normalizatua errazteko.
Garraio mota horrek Bilboko Portuaren "lehiakortasunarekin" harreman zuzena dauka, eta, funtsean, portuarentzat izaera estrategikoa duten jarduera industrialekin, bereziki off-shore sektorearekin harremana dutenekin.
Mamarigako tunelak 1990etik daude martxan, eta puntu estrategikoa dira egunero Bizkaiko errepide sarea erabiltzen duten 17.000 ibilgailu bainu gehiagorentzat, Bilboko Portura eta Santurtzi eta Zierbena udalerrietara sartzeko garaian. Hori dela eta, "bide-segurtasuna eguneratzeko eta hobetzeko ezinbesteko proiektua da, Bizkaiko eragile ekonomiko nagusi baterako sarbidean".
Lanak gaueko ordutegira mugatzeko ezintasunaren aurrean, lanaldiak eta giza eta materia baliabideak handituko dira, trafikoan eragina duen denbora ahalik eta txikiena izateko. Hobiko lanak amaitzeko epe minimoa 6 hilabetekoa da, eta guztiak amaitzekoa 8 hilabetekoa, hasieran aurreikusitako 14 hilabeteen ordez.