Ekonomia -
KPI-a
Inflazioa bere horretan mantendu da abuztuan EAEn eta Nafarroan
Urte arteko tasa % 2,2koa da EAEn, eta Nafarroan % 2,4koa. Argindarra asko garestitu da, baina erregaien prezioak konpentsatu du igoera.
Agentziak | Erredakzioa
Aldaketarik ez da izan kontsumorako prezioen indizean (KPI) abuztuan: urte arteko tasa % 2,2koa da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) y % 2,4koa, Nafarroan.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera, uztailarekin alderatuta, hamarren bat garestitu dira prezioak EAEn. Argindarra nabarmen garestitu da, baina erregaien prezioak konpentsatu du igoera.
Foru erkidegoan, tasa % 2,4an ezarri da, uztailean bezala.
EAEn bezala, Estatuan ere % 2,2an geratu da inflazioa. Aurreko hilabetearekin alderatuta, hamarren bat igo dira prezioak, argindarraren garestitzeak bultzatuta eta arropa eta oinetakoen merkatzeak arinduta.