Ekonomia -

Elektrizitatea

Argindarraren prezioak igotzen jarraituko duela esan du Espainiako Gobernuak

Teresa Ribera Trantsizio ekologikoko ministroak esan duenez, bere esfortzuak 'zentzuzko' eboluzio batera eta kontsumitzaile ahulak babestera bideratuko ditu.

Artxiboko irudia: Pixnio
Artxiboko irudia: Pixnio
Artxiboko irudia: Pixnio

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Ribera Trantsizio ekologikoko ministroak esan duenez, argindarraren prezioak igotzen jarraituko du, CO2 emisio-eskubideen eta erregai fosilen kostua handitu delako, beraz, Espainiako Gobernua beharrezko politikak aztertzen ari da, elektrizitatearen prezioen "zentzuko" bilakaera ahalbidetzeko eta kolektiborik ahulenak babesteko.

Riberaren ustez, azken hilabeteotan prezioek izan duten bilakaera hainbat faktore elkartu izanaren emaitza da, eta, besteak beste, nazioarteko merkatuetan erregaien eta CO2 emisio-eskubideen kostuaren igoera nabarmena dira nagusi, baita energia eolikoan partaidetza murriztea, produkzio nuklearra ohi baino baxuagoa izatea, mantenu operazioengatik, eta, eskaera handitzea, udako tenperatura altuen efektuak bultzatuta.

Testuinguru horretan, Riberak ‘Bost egun foroa’n esan du Espainiako Gobernua neurri batzuk lantzen ari dela, epe motzean nola jardun ikusteko, fakturaren osagai bakoitzarekiko. Halaber, horietako batzuk bere jarduera-eremutik "oso urrun" daudela azpimarratu du.

"Adostasunera iritsi behar da operadore bloke bakoitzarekin. Osagai fiskalak, kostu erregulatukoak, merkatukoak… daude. Horretan ari gara lanean, eta Espainiako Gbernuak irailaren 19an aurkeztuko du egindako hausnarketa, Kongresuan", azaldu du.

Argindarraren prezioak urteko errekorra ezarri zuen asteazken honetan, 74,58 eurorekin, ez zerga ez bidesaririk jarri gabe. 2017ko urtarrilean, hotz-boladagatik, jarritako beste maximotik (97,88 euro Mwh-ko) oso urrun dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Espainia bideoak KPI Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Zerga politika