Ekonomia -

Volkswagen

Landabengo lantegia itxiko dute gaurtik, 8 eguneko lan-erregulazio espedienteagatik

Motor-hornidurarekin dituzten arazoak tarteko, lantegia itxita egongo da hilaren 12ra bitartean, Volkswageneko zuzendaritzak eta sindikatuek enplegu-erregulazioko espedientea adostu ostean.

Volkswagenek Landabenen duen lantegia. Argazkia: EiTB
Volkswagenek Landabenen duen lantegia. Argazkia: EiTB
Zortzi eguneko lan-erregulazioko plana hasi dute Nafarroako Volkwagenen

1:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Volkswagen enpresa itxita egongo da gaurtik hilaren 12ra arte, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz. Landabengo lantegiari eragingo dio itxierak.

Motor-hornidurarekin dituzten arazoak direla eta, zortzi egunez ekoizpena gelditzeko akordioa lotu zuten abuztuaren 21ean zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek.

Adostutako neurrien artean, enpresak osagarri finkoen % 100 ordainduko ditu, eta txostenak ez du kontzeptu aldakorretan eraginik izango. Gainera, enpresak hitzeman du enplegu-erregulazio espedienteak ez diola langile beteranoenen erretiroari eragingo. Era berean, aurten motorren hornidurarekin arazo gehiago izanez gero, enpresak bere gain hartuko du horren kostua.

Alfredo Morales (UGT) enpresa batzordeko presidenteak adierazi duenez, langileentzat "bermerik handiena duen akordiorik onena" bilatu dute. Hori esanda, "zortzi egunak igaro eta normaltasunera itzultzeko" gogoa agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen albisteak Enpresaburuak Automobilgintza